XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2. irudia: Antartika
1978. urtearen amaieran NASAk
Satelite honek ozonoa neurtzeko bi aparatu zituen, baina gertatzen ari zen ozono-galeraren berririk ez zuen eman.
Ikerlari britainiarrek artikulua argitaratu eta gero, NASAko arduradunek sateliteak metatutako datu guztiak berraztertzea erabaki zuten.
Azterketa egitean azken urteetako iraileko eta urriko datuak falta zirela ohartu ziren.
Antza denez, datu hauek ordenadorea programatuta zegoen arauetatik kanpo zeudenez, ordenadoreak berak baztertu zituen.
1986. urtean Linwood Callis eta Murali Natarajan-ek eguzki-zikloen portaera ez-normalari egotzi zioten ozono-galeraren erantzukizuna.
Izan ere, 1975-1986 epeko eguzki-zikloa azken 250 urtean izandako ziklorik intentsoena izan da, hau da, eguzkiak normala dena baino iharduera handiagoa izan zuen epealdi horretan.
Teoria honek ez zuen luze iraun, zientzilariek berehala desmuntatu bait zituzten haren oinarrizko zutabeak.